eu | es | fr | en
Elhuyar Ahots-ezagutza sistema

Ahots-ezagutzaren edo hizketa-ezagutzaren teknologia (ASR edo Automatic Speech Recognition) hizketa testu bihurtzean datza. Orri honetan Elhuyarren hizkuntza-teknologien sailak eskuragarri jarri duen euskarazko ahots-ezagutza zerbitzuari buruzko informazioa daukazu. Zerbitzu hau webguneetan edo web-aplikaziotan jar dezakegu, bakoitzaren beharretara egokituta.

Zerbitzu hau EHUko Aholab Taldearen AhoSR sisteman oinarritzen da.

Zerbitzu hau erabiltzen da ondoko gune hauetan:

Kontaktua: Igor Leturia Azkarate (i.leturia@elhuyar.eus)


Bateragarritasuna

Edozein ordenagailutan dabil (Linux, Windows, Mac), ondoko nabigatzaileen bertsio berrienetan: Firefox, Chrome, Opera eta Edge. Ez dabil Internet Explorer eta Safari-rekin.

Android-en badabil, ondoko nabigatzaileen bertsio berrienetan: Firefox, Chrome eta Opera.

iOS-en ez dabil, inongo nabigatzailetan.

Erabiltzeko argibideak

Erabili behar denean, baimena eskatzen du mikrofonoa erabiltzeko. Eman egin behar zaio, bestela ez da ibiliko. Nabigatzaile batzuk aukera ematen dute aldiro ez galdetzeko, betirako emanda edo aukera gogoratzeko esanda.

Ezagutzako botoian sakatu ondoren, hitz egiten hasi aurretik itxoin grabaketaren botoia gorri jarri arte. Botoia gorri jartzen den unean hitz egin, itxoin gabe.

Ordenagailuetan, mikrofonoa edo mikrofonoarentzako sarrera duen ordenagailu bat behar da. Hobe ibiliko da mikrofonoa zenbat eta hobea izan. Entzungailuekin batera aho ondoan jartzen den mikrofonoak dira hoberenak. Mikrofonoaren bolumena ongi ajustatuta egon behar da, ez baxuegi ez altuegi.

Mugikorretan, ez hurbildu mugikorra ahora, alderantziz, mugikorra irakurtzeko distantzian mantenduta dabil hobeto.

Zarata eta interferentzia asko badaude, ez da hain ongi ibiltzen. Ez dago altu hitz egin beharrik (alderantziz, altuegi eginez gero saturatu egiten da eta okerrago dabil), normal hitz egin behar da.

Argi hitz egin. Ezagutzen dabilen artean, ez errepikatu, itxoin esandakoa ezagutu arte, eta ez badu ezagutu orduan berriz saiatu.

Edozein hiztegitan bezala, hitzari ez gehitu artikulua ("-a") amaieran.